Salgai astunen errepideko garraio nazionala eta nazioartekoa, biltegiratzea eta banaketa Lasarten

Hermanos Paino garraioak

 

Duela 40 urte baino gehiago hasi zuen Manuel Painok Lasarten bere ibilbide profesionala. Harrezkero, egun bat ere ez diogu utzi gure eskuetatik eta kamioietatik igaro diren salgai guztiak gureak balira bezala zaintzeari. 

Lasarteko erdigunean jaio ginen. Orain, gure lehen biltegia zegoen lekuan okindegi bat dago! Pixkanaka, leku gehiago behar izan genuen, eta, Adunatik pasabide bat egin ondoren, Lasartera itzuli ginen. Bertan, salgaien garraiorako kokapen bikaina dugu
 
Gure biltegitik irteera azkarra eta zuzenekoa dugu hiri nazionaletara (hala nola Madril eta Bartzelonara), eta azpiegitura handietatik (adibidez, Bilboko portutik) edo Frantziako mugatik gertu gaude. Zure enpresaren salgaia mugitzeko, biltegiratzeko eta banatzeko leku estrategikoa.
 
Salgaiaren segurtasuna bermatzen dugu: gure biltegia 24 orduz zainduta dago, eta profesionaltasun handienarekin lan egiten dugu garraioan. Kalitatezko zerbitzua eskaintzen dugu, arreta pertsonalizatuarekin eta enpresa bakoitzarentzako neurrirako soluzioekin
Salgai astunen errepideko garraio nazionala eta nazioartekoa. Lasarten kokatuta, zuzeneko irteera dugu Madrilera eta Bartzelonara. Bilboko portutik eta Frantziako mugatik gertu 

Familia-enpresa bat gara, eta beti jarri dugu arreta zerbitzuan. Gure bezeroei soluziorik onena emateko, eboluzionatu egin genuen: garraio-enpresa izan zenak, denborarekin, biltegiratze- eta banaketa-zerbitzuak gehitu zituen.